16/3/1

Argudiozko testua

Komun mistoak ez !!!!

Betidanik bananduta egon direlako eta sexu bakoitza bere gorputz mota eta portaerak dituelako.

Resultado de imagen de no a los baƱos mixtos
Bereizita badaude, errazago egiten direlako txandak. Esaterako, neskek denbora gehiago behar dute "bere gauzak" egiteko, mutilak baino gehiago.

Ikusi daitezkelako ikusi behar ez diren "gauzak", hala nola gorputz zatiak, objektu batzuk...

Ez delako eroso, Gustatzen zaizun pertsona komunean badago eta zuk txiza, puzkerrak... edo edozein gauza botatzen ari bazara, lotsa eman ditzakezu.

Horregatik, nik argi daukat: komun mistoak ez!!!

15/11/24

Ohar-kritikoa

ROWLING, J. K.: Harry Potter eta sorgin-harria, Mendiguren, I. (itzultzailea), Donostia, Elkarlanean, 2001

Harry umezurtza da; izan ere, bere gurasoak asesinatu zuten. Horregatik, bere osaba- izeba eta lehengusuarekin bizi da. Egun batean, Harry-ri aldatzen dion karta agertzen da. Bere osabak kentzen dio; halere, gehiago agertzen dira; hori dela eta, etxetik laurak joaten dira. Aitzitik, Hagrid erraldoia agertzen da magia- eskola batera eramateko. Bertan lagunak eta etsaiak egingo ditu, ikertuko du eta gauza sinestezinak aurkituko ditu.


Harry errealista da, pentsamendu onak nahiz txarrak ditu eta. Istorio oso luzea da, 280 orri baitu. Gainera, aspergarria eta astuna da, gauza ez garrantzitsuak eta esaldi luze samarrak agertzen direlako. Kontamoldea egokia da, hitz errazak erabiltzen baitu, elkarrizketak izan ezik, non euskalkiak aldatzen diren. Hau da hau, liburu burugabea!!!

Asier Latorre, 2015-11-24